XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Anai-arrebok, guk badakigu gizakiak baino hobeak garela, haiek baino gehiago balio dugula.

Ez dio axola noiz arte bizi izango garen; sentitzen duguna, horixe da balio duena.

Eta gure sentimenduak aurreprogramatuta badaude ere, ez dio axola. Ez horixe!

Oroitzapenak oroitzapen: iraganetik gogoratzen dena, recuerdo txertatu txertatu: insertar badizkigute, gure barruan sentimendu artifizialak sortu badituzte, ardi elektrikoekin amets egiten badugu... ez da gure arazoa.

Kontua da guk hori guztia sentitu ahal dugula, benetan barruan dugula.

Haiek dira faltsuak, ez gu.

Royk arnasa hartu du.

Prisi begiratu dio, maitasunez, eta Prisen begi eztiek erantzun egin diote, hitzik esan gabe. Irribarre egin diote elkarri.

Gero, Royk hau gaineratu die bere lagunei:

- Gogoa dut, lagunok, gizaki baten aurrean egoteko, Blade Runner baten aurrean egoteko.

- Blade Runner horiek poliziak dira, badakizue, gu hiltzeko sail sail: departamentu berezikoak.

-Nik ere bai -esan dio Leok.

- Jo ta bertan txikitzeko!

-Nik ez, Leo -erantzun dio Royk.

- Nik zera esango diot: